Hizkuntza: EU / ES / FR   

Euskokultur Fundazioa

Joakin Beunza 13 (Bis) 1
31014 - Iruñea
Nafarroa
Tel: (34) 948 14 18 12
Fax: (34) 948 38 26 58

Amaiurreko gaztelua

Nafar Estatuaren Historia. VIII-XVI Mendeak ikastaroari buruzko informazioa esteka honetan

Euskal Herria Ardatz

Euskal nortasuna hizpide, Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetako aldian aldiko topagunearen kronika da, funtsean, liburu hau.

Euskal Herria XI. Mendean

Liburu hau, Euskal Herria XI. mendean. Antso III.a Nagusiaren erregealdia (1004-1035), Garonatik Oka mendietara arteko euskaldun guztien garai bateko historia ezagutzera emateko idatzi da, gordean egon baita historia ofizialek ezkutatu eta itxuraldatuta.

Iruñeko Udala

EUSKOKULTUR BEKAri esker argitara eman den liburu honek, Iruñeko Udaletxeak azken urteotako historian bizitako arorik bitxienetako bat jasotzen du. Bitxia eta berezia udalbatzaren osaerarengatik, bere ekimen publikoengatik zein Francoren diktaduraren azkenaldian eta trantsizio politikoaren hastapenean kokatzen delako.

Antso III

Antso III. Nagusiaren erregealdiaren milurteurrena ospatzeko (1004 – 2004) antolatu zen Antso Handia, errazu kantata, formula honek biltzen dituen ahalbideengatik: orkestrako goi mailako musika, masa koralaren parte-hartzea, euskararen erabilpena eta musikaren edertasunari mezuaren gardentasuna atxikitzeko eskaintzen digun aukera.

Cerezas y Golondrinas

Jada urrun den haurtzaroko bizipenez, hamar urte bete arte atxiki ditudan oroitzapenez osatutako liburua da.
Idazten hasi nintzelarik ez nekien zein ote zen nire lehen oroitzapena. Ondoren, emeki-emeki, bata bestearen ondotik, goxoki heldu zaizkit, batzutan trumilka, itzalean gordeta neuzkanak, ontzi batean dauden gerezi baten txortenetik tiraka hasten zarenean bezalaxe.

Los Dioses Lares

Familia sare zabala areagotzeko aukerarik galdu gabe, Zaragoza Etorbideko 9. zenbakiko 4. solairuan bizi ginenoi, bostgarren haurridea heldu zitzaigun. Orduan, Iruñeko kanpokaldea zen eremu hura, Plazaolaren parean, ikatz kutsu eta militaren koartelen zaldi usain artean. Horrekin alderatuz, Arga ibaiertzak inguratuz, Arantzadi bilakatuko da etxekoon bizi-muin.

Aprendiendo a Volar

Lekarozen burutu nituen batxillergo ikasketak. Nire aita ere hantxe izan zen barneko ikasle 1921 eta 1923 urte artean. Ni berriz, 1950.etik 1953.era. Nork esan behar zigun kolejioak izan duen amaiera izan behar zuenik! Urte luzez axolagabekeriz utzia egon ondoren, egun birrinduta dago, are gehiago han zerbait izan ote zen aztarnarik ere ez da nabari.

EUSKOKULTUR Fundazioa 2000. urtean Iruñean sortutako giza-intereseko fundazio pribatu bat da. Bere ekimenak, bereziki, Nafarroan egiten dituen arren, helburu beretsuekin nazioartean ari diren beste erakundeekin elkarlanean aritzeko gogoz dihardu. Bere helburu eta baliabideak honokoak dira:

© 2011 Euskokultur Fundazioa